logo_ipar libros ebooks portatil

Nortzuk gara

Hiru hamarkada baino gehiagoko esperientzia Fotocomposición Ipar-en profesionaltasunaren berme onena da; hogeita hamar urte gure bilakaerako lekukoak, aurreinprimatzerik tradizionalenetik teknologia berrietaraino, esperientzia eta berrikuntza talde berarengan bateratuz.


Zure proiektuak eskatzen dituen beharren zerbitzura jartzeko talentu eta balioaniztasuneko lan-talde dugu, aldi berean, espezializatua eta aldakorra izateko trebea. Horretarako, baliabide informatikorik berrienak dauzkagu, eraginkortasuna, azkartasuna eta gure lanen azkeneko kalitatea bermatzeko asmotan.


Urte hauetan zehar, konfiantza egunero irabazten den saria dela ondo ikasi dugu. Gure bezeroen fideltasuna –unibertsitate publiko eta pribatuak; estatu-, erkidegoko- eta udal- administrazioak; eta hainbat arlotako argitaletxeak, barne– gure egite-jakitearen proba onena da. Bezero-aldaera horrek berak eta bere behar desberdinek berresten dute edozein izanda ere zure lana, Fotocomposición Ipar-en hura nola burutu jakingo dugula.

Egiten duguna

ZERBITZU GRAFIKOAK

Konposaketa, maketazioa, irudien tratamendua, fotomekanikoa... Fotocomposición Ipar-en aurreinprimatze zerbitzuak hamarkadak daramatza bere lana arlo honetan garatuz, eta ezagutze hau zure eskueran jartzen dugu zure lanei tratamendurik profesionalena emateko. Halaber, zerbitzu grafikoko enpresa bezala, argitaratze-munduaren informaziorik zehatzena dugu eta lan bakoitzera hobeto molda dezaten soluzioei buruz aholka dezakegu.


ARGITARATZE KUDEAKETA

Liburu baten prozesua inprimatzearekin amaitzen ez da-eta, gure Argitaratze Kudeaketa Zerbitzua eskaintzen dizugu: datu-baseak eguneratzea; Dilve, Google Books eta beste hainbat plataformetan zure katalogoaren informazio bibliografikoa banatzea; administrazioaren aurrean (ISBNaren izapidean, esaterako) kudeaketa burokratikoetan bitarteko interizatea..., eta, barne, zure denda birtuala sortzera laguntzea edo zure sustapenerako gurean espazio uztea. Laburbilduz, ekoizpen-fasetik zure irakurleen eskuetaraino bidaiari laguntzen diogu.

Fotocomposición IPAR, S. Coop.    |    Zurbaran kalea, 2-4, 48007 Bilbao-Bizkaia    |    Tel: 944 450 100 / 944 450 104    |    e-mail: comercial@ipar.es