ePub PDF ePub PDF

ePubak

E-reader, netbook, smartphone ..., argitalpen bat kontsultatzeko gailu mugikorreko eskaintza asko hazi da azken urteetan, bere erabilerekin bateragarriak diren formatuak izateko beharra sortuz.

Irakurleak zer, noiz eta nola irakurri aukeratzen du eta bere lehentasunak asetzeko prest egon behar da.

Zure argitalpenak ePub formatu bihurtzeko aukera eskaintzen dizugu, edozein irakurgailu elektronikotan kontsultatuta izanda ere, pantailaren neurrirako molda dezatela edukia.

ePuba adibidea

PDFak

Gaur egun PDF formatu unibertsala da dokumentu-trukerako: edozein sistema eragilerekin eta hainbat aplikaziotatik ikustekoa da; testu, bit-mapa eta irudi bektorialez gain, elementu multimediak, loturak, markagailuak eta orrialdetako miniaturak bere barnean edukitzeko gai da; bere edukia babes daiteke segurtasun handiagorako; eta, batez ere, jatorrizko dokumentuaren itxura eta egitura ez direla inoiz aldatuko segurtasuna ematen dizu.

Zure argitalpenerako pentsatu duzun norakoa edozein izanda ere (inprimatze tradizionala, eskariaren arabekoa, denda birtualetan salmenta...) PDF formatura moldatutako lanak emango dizkiugu, zure nahien neurrietako eginak.

pdfa adibidea

Argitalpen interaktiboak

Argitalpen bat jada ez da bakarrik idazten, maketatzen, editatzen eta inprimatzen den lan bat.

Orain segundoetan munduko beste puntara joan daiteke, Interneten argitara daiteke, web batean sar daiteke, eta euskarri batean gorde dezakezu gero edozein gailu mugikorretan irakurtzeko.

Fotocomposición Ipar-ek zure lanak izugarrizko argitalpen digitalak eta interaktiboak bihurtzearen aukera eskaintzen dizu, gure eskutik ezagutuko duzun komunikazioko kontzeptu berria.

Argitalpen interaktiboa adibidea

Fotocomposición IPAR, S. Coop.    |    Zurbaran kalea, 2-4, 48007 Bilbao-Bizkaia    |    Tel: 944 450 100 / 944 450 104    |    e-mail: comercial@ipar.es